Wednesday, October 8, 2008

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA

Zinemastea, Euskal Zinemaren 23. astea, izango da Gasteizen otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean.
22 film luze, 22 labur eta hainbat dokumental lehiatuko dira, eta hiru sari emango dituzte: horietako bi ikusleenak izango dira, film luze onenari eta film labur onenari eta, hirugarrena, epaimahaiaren film labur onenari saria izango da. Pantailaratuko diren lan guztiak euskal zinemagileek 2006an zuzendu edo ekoiztutakoak dira, eta haien artean honakoak dira nabarmentzekoak, besteak beste: Noticias de una guerra, La buena voz, Zeru horiek, Calle silencio, Nomadak TX, Txorixak galduta egozenian, Kutxidazu bidea Ixabel eta La sombra de nadie.

No comments: