Wednesday, October 8, 2008

KILOMETROAK

Aurtengo ikastolen jaialdia, kilometroak, Gipuzkoako Irura herrian ospatu zen Urriaren 5-ean. Festa giro euskalduna nagusitzen den jai honetan ezinbestekoa zen urteroko kilometroetako abestia. Aurtengo abestia Aitor Mendiluze bertsolariak letra eta Desordutan taldeak doinua jarriz egin zen.
Aurtengo kilometroetako logotipoa eta leloa hau zen:“ERAIKITZEN”

Zergatik da eraikitzen?

Irura herri berria da eta bere ikastolak 140 ikasle ditu. Gaur egun Ikastolako gelak hiru kokapen ezberdinetan banaturik daude. Lekurik ezak bultzatuta eraiki berri baten apustuari ekin diote. Irurako ikastolari diru laguntza emateko dendak eta tabernak ireki dira. Irurako Ikastola berria 2007ko maiatzean hasi zen eraikitzen eta sartu berri garen urte honetan amaituko dira obrak.

No comments: