Tuesday, October 14, 2008

TOLOSALDEATIK NAFARROA OINEZERA

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia da. Urriaren 19-an ospatuko da egun handi hau eta horretarako Tolosako Galtzaundi Elkarteak Iruñara joateko autobusak antolatu ditu. Urte bakoitzean, ikastola batek hartzen du Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Urte osoan zehar antolatzen dira jarduerak, eta azken eguna Nafarroa Oinezen egun handia izaten da. Azken egun horrek euskararen aldeko elkartasunaren eta elkarrekin lan egiteko ahalmenaren erakusgarri izan nahi du.

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian, 100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

No comments: