Thursday, June 11, 2015

IKASTOLAKO EGUNA

Ikastola eguneko festan jende asko egon zen bai lanean baita umeekin etorri ziren gurasoak ere, denera bazkaltzen 1.350 lagun bildu ziren. Auzolanean, adin guztietakoak aritu ziren. Oso giro atsegina egon zen, goizean umeak dantzan, jokoak, tortila patata pintxoen banaketa... Eguerdian gurasoek prestatutako bazkaria, eta arratsaldean jokoak eta musika. Bertan egon zirenak asko disfrutatu zuten eta oso gustura geratu ziren emaitzekin. Bukatzerakoan ere gurasoak prest egon ziren jasotzen laguntzeko. Hurrengo egunerako dena txukun zegoen.

No comments: