Thursday, September 29, 2016

Lau terdiko pilota txapelketa 2016

Atzo eguerdiko hamaika-terdietan aurkeztu zen buruz buruko lau terdiko pilota txapelketa. Hamabi pilotarik hartuko dute parte haurtengo edizioan. Bertan, Asegarceko sei pilotari eta Aspeko sei pilotari egongo dira. Altuna III-na eta Urrutikoetxea A multzoko taldeburuak izango dira, eta Olaizola II-na eta Oinatz Bengoetxea B multzokoak. Beste pilotariek, aurrekanporaketak pasa beharko dituzte final-laurdenetako ligaxkan sartzeko eta honako hauek izango dira aurrekanporaketa horiek: Victorrek Untoriaren aurka jolastu beharko du Tolosako beotibar pilotalekuan, Retegik Gorkaren aurka Bartzelonan, Arretxek Ezkurdiaren kontra Lekunberrin, eta Irribarriak oraindik zehaztu gabe dagoen aspeko pilotari baten aurka.
Egin klik Lauteriko txapelketari buruzko zehaztasun gehiago ikusteko.


No comments: