Thursday, December 18, 2008

Aurtengo gabonetan berdin saldu al da?

Nahiz eta gabonak pasa diren, guk gabonen aurretik egin genituen elkarrizketa batzuk erakutsi nahi dizkizuegu:

Lorea(lore denda):
-Loreak oparitzea oso tradizionala da, gabonetan ere saltzen al dira?
Bai, asko saltzen dira
-Krisia dela eta notatu al duzue diferentziarik?
Krisia baino gehiago nik uste, notizi horren beldurra da. Eta beldur horrek gutxiago saltzea ekartzen du
-Loreak erosten dituen jendea ze adinekoa izaten da normalean?
Ufff... denetik. Gaztetatik hasi amarentzako oparia erosteko, jubilatuak arte

Aralar(arropa denda):
-Krisia dela eta notatu al duzu diferentziarik?
Bai, jende gutxiago sartzen da eta sartzen denak dena begiratu, oso polita dela esan eta joan egiten da.
-Gabonetan erropa asko erosten al da? Edo jendeak beherapenak arte itxaroten du.
Normalean beherapenak arte itxaroten da, baina gabonetan opariak egin behar direnez erosi ohi da.

Beep(informatika denda):
-Jendeak informatika asko erosten du gabonetan?
Bai, gehiena gabonetan erosten da
-Krisi famatu honekin lehengo urtean bezala saldu al duzue?
Ez, krisia pixka bat notatu da
-Normalean zer erosten du jendeak?
Ordenagailu portatilak geihenetan, bestela, pantallak, impresorak... denetik
-Erosleak ze adinetakoak izaten dira?
Denetik, adin bat esatea oso zaila da.Jende gazte asko etortzen da, baita ere jubilatu batzuk, informatika munduan murgildu nahi dutenak

Amiano(jostailu denda):
-Krisi famatu honekin, lehengo urtean bezala saldu duzue?
Ez, jende gehienak azken momuntuan erosten ditu opariak
-Gabonetan jostailu asko erosten dira, aurten ere horrela izan al da?
Ez, aurten jendea diru gutxiagorekin etortzen da, ez gehiegi gastatzeko. Lehen jendeak 3 jostailu erosten bazituen orain 1 edo 2 erosten ditu.
-Ze jostailu erosten dira gehien?
Telebistan anuntziatzen direnak beti ere gehiago saltzen dira, baino generalean denetik erosten da. Gainera orain betiko jostailuak saltzen ari dira, gurasoak nazkatuta daudelako elektronikaz. Famili guztiak jokatzeko joztailuak asko saltzen ari dira



Bilintx(liburu eta cd denda):
-Zer saltzen da gehiago liburuak edo cd-ak?
Liburuak betidanik gehiago saldu izan dira, baina orain cd salmentak gora egin du
-Pirateria notatzen al da ad-en salmentan?
Bueno, bai, orain salmenta pixka bat frenatu egin da
-Zer motatako liburuak erosten dira gehien?
Denetik, baina egia esan gazteentzako beti ere gehiago saltzen dira

Mikel, Irene, Jon Ander eta Ainhoa

No comments: