Thursday, January 15, 2009

OLENTZERO


Aurreko urteko abenduaren 19an, Olentzerori eta mari domingiri entrebista motz bat egin genion umeekin egon eta gero. Ona hemen entrebista:

• Nondik zatozte? Bidaia luzea eta nekagarria izan al duzue?
Gu basoan bizi gara, uzturre inguruko kobazulo batean.

• Nola izena du zeuen astoak?Hain bidaia luzea izan ondoren, zer ematen diozu jateko?
Nire astoa ikatzarekin zikintzen denez Beltz izena jarri diot. Ba herritara sartzean, aurkitzen dudan lehen belazean uzten dut belarra jaten.

• Zer moduz portatzen dira Laskoraingo ikasleak? Txintxoak al dira?
Oso ondo portatzen dira.
• Zer da zakuan gehien ekartzen duzuna? Ikatzik bai?
Poza eta alaitasuna, eta bai ikatz pixka bat ere ekartzen dut, baino ez umentzat.
• Zer moduzko harremana duzue Hiru erregeekin ?
Oso harrreman ona dugu hiru erregeekin. Umeei opariak eta alaitasuna ekartzen dien pertsona guztien lagunak gara.

• Denbora asko pasatzen al duzu umeen eskutitzak irakurri eta opariak eskatzen?
Bai, ikaragarri. Hainbeste ume daudenez Euskal Herrian, Mari Domingik laguntzen dit lan horretan.
• 24. gaua oso nekagarria izaten al da?
Bai, oso nekagarria izaten da, bai guretzat eta bai nire astoarentzat.
• Pozik al zaude umeek dizuten miresmen eta maitasunarekin?
Bai oso pozik nago umeek niregan duten konfiantza eta maitasunarekin.
• Zer da 24 gauean, umeek jarritako janaritik, gehien gustatzen zaizuna?
Tortilla patata, ardoa edo esnea eta turroia gustatzen zaizkit gehien.
• Nola dakizu umeak ondo edo gaizki portatzen diren?
Menditik ikusten ditugulako eta gurasoek laguntzen digutelako

No comments: