Zer, goxoa al zegoen gaurko txorixo muturra? 4Dko ikasleak hor aritu dira goiz osoan zehar jo eta su pintxoak prestatzen, patio garairako prest.Zorionak, neska-mutilok, bejondeizuela! Euskararen eguna ospatzeko modu goxua!
Wednesday, December 3, 2008
TXORIXO GOXUA!!!!
Zer, goxoa al zegoen gaurko txorixo muturra? 4Dko ikasleak hor aritu dira goiz osoan zehar jo eta su pintxoak prestatzen, patio garairako prest.Zorionak, neska-mutilok, bejondeizuela! Euskararen eguna ospatzeko modu goxua!
Thursday, November 27, 2008
JUAN GORRITIREKIN SOLASEAN
“Nire inozentzian, zoriontsu nintzen”Arratsalde nagi batean, bide kurbatsu batetik Arribe herrira hurbildu gara Juan Gorriti eskultore artistarekin solasaldi bat izateko asmotan. Ongi etorri atsegin batekin gonbidatu gaitu bere etxe zoragarrira sartzera. Esan beharra dago ikaragarri gustatu zaigula artez beteriko etxe hau. Txoko guztietan aurkitu dugu marrazki edo eskulturaren bat.
Bere umetako gabonei buruz galdetu diogunean ideia bat azpimarratu digu, “giro kristau batean, errosarioak errezatzen etab” bere inozentzian oso zoriontsu zela eta maitasun asko jaso zuela .
Garai haietako hainbat pasarte kontatu dizkigu. Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.
INGURUMENA GURE ESKU!

Guk ere lagun diezaiokegu ingurumenari, nola? Birziklatuz. Oso garrantzitsua da denok birziklatzea, izan ere naturak eskertuko digu. Birziklatzea oso erraza da eta ez du ia batere lanik eskatzen, zergatik ez dugu beraz denok birziklatzen? Batzuen ustez lan asko ematen du birziklatzeak, baina hori ez da egia, gaur egun erreztasun ugari dauzkagulako gure esku.Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
Jose Mari Iturralderi elkarrizketa
Literatura gaiean oinarrituta, Jose Mari Iturralde idazle tolosarrari, elkarrizketa bat egin genion. Oso jator portatu zen gurekin eta amaieran bakoitzari berak idatzitako liburu bat oparitu zigun bere sinadurarekin. Elkarrizketa ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen
Wednesday, November 26, 2008
Ongi etorria Titirijai 2008!
Gustatzen al zaizkizue txotxongiloak? Ala bada ezin duzue 2008ko TITIRIJAIA galdu. Kolorez ,txotxongilo ugariekin eta sorpesa handiekin datorkigu aurtengo txotxongilo emanaldi hau. Zatozte eta ez galdu esperientzia apart hau! Hemen egongo gara itxaroten. GEROARTE!!
Thursday, November 20, 2008
ZORIONAQ GUZTIOI!!!!


Zorionak Laskorain ikastolako partaide zareten / garen guztioi! Hainbeste lan eta esfortzuk jaso du ongi merezitako saria: Euskalit fundazioak eskaintzen duen urrezko Qa. Ikastolako ikasle, irakasle, langile eta guraso guztien artean osatzen dugun hezkuntz proiektua hobetzen jarraituko dugu. Mila esker guztioi.
Q-A OSPATZEN!
Subscribe to:
Posts (Atom)


