Friday, May 6, 2011

LASKORAIN ABESBATZAK BAIGORRIN KONTZERTU BIKAINA ESKAINI ZUEN

Laskorain abesbatza Baigorrin
Apirilaren 30ean, kontzertu itzela eskaini zuen gure Laskorain ikastolako abesbatzak Baigorrin, urtero legez, Nafarroaren egunaren harira egiten duten kontzertuan.

Bertan ziren Et Incarnatus orkestra, Amaren Alabak eta Eñaut (Ken 7ko kantaria), Laskorain abesbatzarekin batera. Baigorriko eliza berezi eta dotorea jendez lepo bete zen emanaldia kuttuna eta hunkigarria entzuteko.
Abesbatzako ikasleak, zenbait gurasoren ardurapean, larunbatean, eguerdi partean atera ziren Tolosako zezen plazatik, eta Baigorrira iritxi ostean, arratsaldean entsaioa egin zuten. Afarimeriendaren ostean, iluntzeko 21:00ean kontzertua eskaini zuten.
Hurrengo goizean, Baigorriko inguruak eta etxaldeak ezagutzeko parada izan zuten eta pozik bueltatu ziren Tolosara, gustora.
Kontzertua grabatu egin zen. Ea laister dugun diskoa entzuteko eta bideoa ikusteko aukera!

Thursday, April 14, 2011

KORRIKA TOLOSALDEAN

Apirilak 13, asteazkena. Korrika Tolosara iritxi den eguna ahaztezina egingo zaigu zenbaiti. Hori da jendetza bildu zena euskararen alde korrika, guztiok ere euskalakari!
Hantxe izen ginen Laskorain ikastolako ikasle, irakasle eta guraso, guztiok elkarrekin. Eroskiko zubitik Bentaundiraino eraman zuten lekukoa Mikel Hernandez DBH3ko euskara ordezkariak eta Miren Azpiroz irakasleak.
Korrika txikia ere izan genuen, beranduxeago, haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Tolosako kaleak bete zituzten euskararen aldeko irri eta oihuez.
Bejondeizuela guztioi!



Honako esteka honetan ere ikus dezakezue korrikaren inguruko beste bideo bat, oraingo honetan 28 kanalaren eskutik.

Tuesday, April 12, 2011

LASKORAIN ABESBATZA DISKOA GRABATZEN

Kaixo lagunok!
Hemen gatozkizue berriro ere aurrera daramagun disko grabaketaren berri ematera. Azken atal honen grabaketa Iurramendi egoitzan egin genuen, joan den martxoan. Bertan, ihauterietako bi abesti eta "Aleluya" grabatu genituen, eta Juantxo Zeberio eta Naiara Mintegiaz gain hantxe izan genituen gure lagun Nerea Erviti pianoan, eta Laskorain ikastolako ikasle eta ikasle ohiak, hala nola, Xabier Telleria , Iratxe Etxebeste, Aitzol Moneo ... Mila esker guztioi.
Hirugarren atala grabatzea geratuko litzaiguke, maiatza aldera egin nahiko genukeena.
Honetaz gain, diskoaren karatula eta honekin batera aterako den bideokliparen gidoia aurreratu xamarra dugu jada eta maiatzeko lehen astean grabatuko dugu Tolosako zenbait gunetan.
Hemen dituzue, aurrerapen gisara, Iurramendi egoitzan grabatu genituen irudiak.

Tuesday, April 5, 2011

BRETOIAK GIPUZKOAN ZEHAR



Astelehenean, goizeko bederatzietan iritsi ziren Tolosara eta beraien elkartrukeko lagunekin gosari eder bat egin zuten kiroldegian. Egun hori Tolosa ezagutzen pasa zuten Bretoiek. Egun horretan zehar aste osoan egingo duten egitaraua esan zien:

Asteartean, Oiartzunera joan ziren, hau da, Ardi Iturri meategietara. Asteazkenean, berriz, Hondarribira eta Ostegunean, Gernikara joan ziren, Batzar Etxea eta Museoa ikustera eta Ostiralean, Narvartera joan ziren Bertizera, tirolina eta piraguismo egitera.
Larunbatean,berriz, Donostiara joan ziren egun pasa beraien familiakoekin, hondartzara eta dendak ikustera.
Egunero, arratsaldean familiek jasotzen zieten trianguloan eta beraien etxeetan pasatzen zuten gaua.

Interkanbio honen helburua frantsesa eta gaztelera erabiltzea da, eta batez ere, ondo pasatzea.

Laskoraineko bertso afaria!!!!

Iñauteriak arrakastaz pasa ondoren ikastolak bertso afari dibertigarri bat antolatu du. Alde batetik, “Aitzol” eta bere belaunaldiari Tolosako herriak egin nahi dion omenaldi sortaren barnean Laskorainek ere ez du gutxiago izan nahi.

Bestetik, laskoraineko hiru ikasle ohiak elkartuko dira bertso emanaldia emateko, hauek dira: Amaia Agirre, Bixente Gorostidi eta Aitor Mendiluze.

Azkenik, ikastola osatzen dugun guztiok bai ikasle zein guraso edota langileak elkarrekin iluntze on bat igarotzea. Horretarako, denei gonbidapena bidaltzen dizuegu. Ekintza hau Usabalgo jangelan burutuko da Apirilak 8 ostirala gaueko 20:30tan. Menua, arrain paella, txekor izterra, tarta, Zabala kafeak oparituriko kafea eta pattarra da, guzti hori 25€ren truke eskuratu ahal izango da laskorain ikastolako idazkaritzan martxoaren 28tik apirilaren 5 arte.


Tuesday, March 29, 2011

Sakramentino berria!!

Laskorain ikastola txiki geratu zaigu. Matrikulazioa etengabean doa gorantz, eta bestalde, ongi dakizuen bezala, Berazubiko haurtzaindegia ihauteri ostean itxiko dute. Espazioaren arazoari aurre egin asmoz,  Sakramentinoetan eraikuntza berria egiten hasi dira. Zer Berriko kazetariok han izan gara eta bertakoekin hitz egin dugu.
Lehenik LH 2 ko irakasle den Gorka Egiarekin aritu gara, eta baita bere ikasleekin ere.Hona hemen beraiekin izan genuen solasaldia.

Iñaki Olaetxerekin, ikastolako gerentearekin ere hitz egin genuen eta adeitasunez obretara sartzeko gonbitea ere luzatu zigun . Hona hemen egin genion elkarrizketa eta obraren bideo bat:



Etxe berriko planoak ikusi nahi izatera, klika ezazue bertan. Eta argazkiak ikusi nahi badituzue berriz, hemen dituzue.

Friday, March 25, 2011

Aste Santua!


Aste Santua, kristau-erlijioan, Erramu-igandean hasten eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da. Kristauen artean liturgia-jarduera handiko aldia daAste Santuaren aurrean Garizuma ospatzen dira.Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutziltzaketa eta Berpizkunde-igandeko bezperan Berpizkundea ospatzen dituzte. Horretarako herri-erlijiotasuna azaltzen duten ekintzak burutzen dituzte munduan zehar, esaterako Prozesioak edo Pasioaren antzezlanak.
Aste Santua Gipuzkoan Gaur egun hainbat herritan ospatzen jarraitzen da, dagoen fedeari, ohiturari edota errotzeari esker. Herri ezberdinetako ospakizunak azaltzen dizkizuegu, Gipuzkoan Aste Santua nola bizitzen den adibidea delarik.

Orain dela 40 urte arte, Gipuzkoako herri gehienetan prozesioak burutzen ziren. Baina ohituren aldaketak direla eta hauetako gehienak desagertu egin dira, nahiz eta kasu batzuetan berreskurapen lan handia egiten ari diren.
Eta informazio gehiago nahi baduzu sartu zaitez hementxe!

http://zerberriagenda.blogspot.com/