Kike Amonarrizek zuzentzen duen Tribuaren berbak programan "eskolak euskara sustatuz" gaiari heldu diote eta Laskorain ikastolako gure hainbat ikasle peto peto aritu da beraien esperientzia kontatzen. Gainera, Helena Baraibarrek, ikastolako zuzendariordeak, ederki esplikatu digu gure ikasleen %96ak euskaraz egiten duela ikastolan, gela barruan eta baita patioan ere, aisialdian. Arrakastaren zergatiak eta egitasmoa bera hemen. Ikus ezazue, merezi du eta!
Programa osoa ikusi nahi baduzue, hona hemen.
Thursday, May 21, 2015
Wednesday, May 13, 2015
MATTIN ZEBERIO (DBH 4), ON ZIENTZIA SARIETAN IRABAZLE!!!
Berri on batekin gatozkizue oraingoan. Gure ikasle den Mattin Zeberio Larrazak, ON zientzia video-lehiaketan GAZTE saria (18 urtez azpikoentzat) eskuratu du.
Oroimenari buruzko lan ikusgarria duzue, %100ean berak sortua eta ekoiztua. Artixta paregabea dugu Mattin, sortzailea, ekintzailea eta dibulgatzaile aparta. Ez da erraza izaten zientziari buruzko gaiak modu ulerterrez eta erakargarrian azaltzea. Gure Euskal Punset
Hemen duzue bere lana, benetan ikusgarria. Zorionak Mattin!
Oroimenari buruzko lan ikusgarria duzue, %100ean berak sortua eta ekoiztua. Artixta paregabea dugu Mattin, sortzailea, ekintzailea eta dibulgatzaile aparta. Ez da erraza izaten zientziari buruzko gaiak modu ulerterrez eta erakargarrian azaltzea. Gure Euskal Punset
Hemen duzue bere lana, benetan ikusgarria. Zorionak Mattin!
Thursday, April 16, 2015
KANBOTARRAK GURE ARTEAN!
Ederki pasatu dute Kanbotarrak eta gure ikasleak Tolosan elkarrekin egin dituzten egunetan. Eguraldia lagun ez izan arren, gozatu ederra hartu dute ikasle eta irakasleek ere. Hona hemen gure lagun Gillermok bidali digun "oparitxoa".
Mila esker modu batean ala bestean parte hartu duzuen guztioi!
LASKORAIN-KANBO TRUKEA... IKASLEAK HIZLARI!
Dakizuen bezala, Laskorain ikastolak eta Kanboko Xalbador Kolegioak ikasleen trukea garatzen dute urtez urte. DBH 1eko ikasleak, mugaz bi aldeetara banatuta badaude ere, aste osoa egiten dute elkarrekin Kanbon, eta beste aste bete Tolosan.
Bestalde, aurtengoan hitzaldi sorta antolatu da Galtzaundiren eskutik "euskararen egoera bestaldean" zein den herritarrei zabaltzeko asmoz. Gure ikasleek , trukea dela medio, izan dutenbizipena eta esperientzian oinarrituta egoera nola ikusten duten izan zuten hizpide.
Bikain aritu ziren gaztetxoak! Zorionak denei!
Hemen duzue han bildu zena
Thursday, March 19, 2015
DBH 4ko IKASLEAK "ANTXON BANDRES" BEKAREN IRABAZLE!!!
"EUSKAL BITXIKERIAK" izenarekin aurkeztu zuten proiektua. Erronka, 5 egunez Euskal Herrian zehar bidai bat antolatzea zen, DBH 4ko neska eta mutilez osatutako lagun kuadrilarentzat. Hortik aurrera, irudimena muga!
Asteazkenean, epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu behar izan zuten heuren proiektua eta itxaron... itxaron ordu pare batez, mendifilm festivalen eman baitzituzten irabazleen izenak.
Zorionak irabazleei eta bai eta parte hartzaile guztiei, ikastolako ikasleak, hein haundi batean. Zorionak, halaber, aholkulari eta coach gisa aritu zareten irakasle eta laguntzaileei. Aupa zuek, bejondeizuela!
Hona hemen, irabazle eta partehartzaileen aurkezpenak:
Bazan ala ez bazan (aurkezpen bideoa)
Bidaiarien txokoa (aurkezpena)
Friday, March 6, 2015
BERDINTASUNAREN ALDE, MARTXOAREN 6A MORE BILAKATU DA LASKORAIN IKASTOLAN
| (argazkia: ataria. info) |
| (argazkia: ataria. info) |
Wednesday, February 4, 2015
LABURMETRAIAK
Kaixo lagunok.
Laburmetrai bat egiten ari zarete, eta momentuz hasi besterik ez bazarete egin ere, ideia politak badituzue.
Irudi bidez kontatu nahi dugun hori nola planteatu?
Hona hemen zenbait eredu.
Laburmetrai bat egiten ari zarete, eta momentuz hasi besterik ez bazarete egin ere, ideia politak badituzue.
Irudi bidez kontatu nahi dugun hori nola planteatu?
Hona hemen zenbait eredu.
Subscribe to:
Posts (Atom)