Wednesday, December 17, 2008

ABESBATZAREN GABONETAKO KONTZERTUAK




Aurten ere Laskoraingo abesbatzak bi emanaldi

eskainiko dizkigu gabonetan. Biak sakramentinoetako elizan izango dira. Lehenengoa abenduak 18 goizean, hau bereziki ikasleentzat izaten da, baina guraso batzuk ere joan ohi dira nahiz eta hauentzat abenduak 23 arratsaldean beste bat izaten den. Kontzertu honetan txikiek eta handiek hartuko dute parte Naiara Mintegiaren zuzendaritzapean.

Beraz, entzutera joatea animatzen zaituztegu.



Monday, December 15, 2008

GURE IKASLEAK ATZERRIAN!



Gaurko honetan berri pozgarriak ditugu, lagunok! Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak atzerrian hizkuntz ikastaroak egiteko bekak eman ohi ditu. Aurtengo deialdian, eta oraindik onartuen zerrendak behin-behinekoak badira ere, Laskorain Ikastolako hiru ikasle dira hautatuen artean:
DBH 3ko Maria Zubiriak, Batx 1eko Andrea Aldazabalek eta Batx 2 ikasten ari den Irene Irurzunek hilabete pasako dute atzerrian, ingelesa ikasten, gastu guztiak ordainduta. Lehenengo biak Erresuma Batuan, eta Irene berriz, Irlandan. Aipatzeke ezin utzi beste gure hainbat eta hainbat ikasle ordezkoen zerrendan daudela, bajaren bat suertatuz gero ea beste norbaitek ere joateko aukera duen. Zorionak guztioi!!! Behin-behineko onartuen zerrenda ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.

Thursday, December 11, 2008

IKASTOLAKO HAURTZAINDEGI BERRIA






Kaixo guztioi!
Gaurkoan ikastolako haurtzaindegi berriari buruz hitz egingo dugu eta horretarako Iñaki Olaetxea, haurtzaindegiko antolatzaileetako batekin, hitz egin dugu.

Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte irekitzen da eta ikastola berak baino egutegi zabalagoa du, gabonetan, inauterietan…irekita egoten baita. Haurrak gehienez zortzi orduz egon daitezke eta gutxienez bi, eta halaber, beharrezkoa da egoten diren orduak jarraian egitea.
Haurtzaindegian hiru gela mota daude, bat 4-8hilabeteko haurrentzat da eta bertan 15 ume daude; bestea, 8-12 hilabetekoentzat, “lauoinka” deiturikoa, eta azkenik beste bi gela urtebetekoenak. Haurrak gaixotasunik badu ez ekartzea komeni da azkar kutsatu daitezkeelako eta haurra jasotzerako garaian aurretik baimena sinaturik dutenak bakarrik jaso dezakete haurra.
Bertako gelak kolorez beterik daude, haurren alaitasuna nabaria da eta beraiek eginiko marrazkiak poz handia dakarte. Monitore eta haurren artean goxotasuna da nabarmen, gustua ematen du haurrak horren lasai eta pozik ikusteak. Ikastolari puntu alai bat ematen dio.
Iraia eta Leire

Tuesday, December 9, 2008

EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN




Benetan rrakastatsua izan zen abenduaren 3an (asteazkenean) Laskorainen ospatu genuen euskararen eguna. Ikasle guztiek sutsuki parte hartu zuten, egile, aurkezle nahiz entzule gisara. Bejondeizuela guztioi, eta hemendik ZORIONIK BEROENAK antolakuntza lanetan ibili zareten guztioi, Itziarri eta Olatzi bereziki. Mila esker!

Saturday, December 6, 2008

DURANGOKO 43. LIBURU ETA DISKO AZOKA

Kaixo blogari!
Zer, Durangora joateko asmotan? Eguraldia behintzat ez dadila oztopo izan euskal kulturaz blaitzeko. Bertan izango dituzu aken nobedadeak, liburu eta diskoei dagokienez. Anima zaitezte!

Thursday, December 4, 2008

GABONAK ETA OSPAKIZUNAK


Kaixo denoi!

Gaur gabonei buruz hitz egingo dugu.
Gorbeian ikazgile famatu bat bizi zen, bere izena Olentzero zen। ikusterakoan, konturatu zen Jesús haurtxoa jaio zela eta berak berri hori herriz herri eraman behar zuela. Horrela egin zuen, baserrira joan, bidaiarako gazta, ogia eta ardo pixka bat hartu eta bide guztietatik Jesús haurtxoa jaio zelaren berri ematen abiatu zen. Herri desberdinetatik pasa ondoren Gasteizera heldu zen. Bertan etxez etxe bere mezua utzi eta bere bidean jarraitu zuen. Zer
Orain dela, gutxi gora behera bi mila urte Orienteko errege batzuk zerua zeharkatzen zuen izar eder eta polit bat ikusi zuten. Izar horri jarraitu eta Belengo atari txiki bateraino iritsi ziren.Izar eder eta polit hori bere bidea jarraitu zuen eta munduko herri guztietatik pasatu zen, Jesus jaio den berria ematen.
Gorbeia aldetik ere pasatu zen eta bertan bizi ziren baserritar, artzain eta ikazgileak ikaratuta geratu ziren. Izar eder eta polit hori ikusterakoan ulertu zuten zerbait berezia gertatzen zela. Egun hori abenduak 24ean ospatzen da eta erregeena urtarrilak 5ean.
Egun horietan festa zoragarri horiek ospatzeko, kaleak argi politez eta distiratsuez betetzen dira eta etxe gehienetan pinu bat eta jaiotza jartzen dute. Egun horietako janari nagusiena turroia izaten eta errege egunean “rosko de reyes” izeneko postre bat jaten da gehienetan.
Urtearen azken egunean “urte zaharrean abenduaren 31ean familia guztiak beraien etxeetan biltzen dira eta gau erdiko hamabietan, hamabi kanpaikada jotzen dituzte eta horietako bakoitzean mahats ale bat jateko ohitura dago.
Gazteek beste era batera ospatzen dituzte festa hauek, adibidez lagunekin berandu arte geratzea beraien familiakoekin afaldu ondoren.
Zer iruditzen zaizkizue gabonak?
Espero dugu aurtengo gabonak ongi pasatzea eta urte berrion bat hastea


Wednesday, December 3, 2008

TXORIXO GOXUA!!!!



Zer, goxoa al zegoen gaurko txorixo muturra? 4Dko ikasleak hor aritu dira goiz osoan zehar jo eta su pintxoak prestatzen, patio garairako prest.Zorionak, neska-mutilok, bejondeizuela! Euskararen eguna ospatzeko modu goxua!