Friday, March 6, 2009

JONE AMONARRIZEN "ITZALPEAN"


Carmenek bizitza gogorra izan zuen Kuban, gogorregia aurrera egin nahi duen batentzat. Egunero-egunero nekea eta tristura makillajez estali eta hamalau ordu lanean igaroko zituen zokora abiatzen zen. Ilargia atera orduko ordea, irribarre marraztuari pilak amaitzen zitzaizkion. Hogeita bost urte bete bezain laster, ama galdu zuen, hainbeste maite zuen ama. Bizimodua aldatu beharra eskatzen zion barruak, eta bi aldiz pentsatu gabe, bakardadearekin batera, bere jaioterri berrira alde egitea erabaki zuen.

Donostiara iritsi zenean, iraganako oroitzapen eta amesgaizto guztiak atzean uztea zen bere asmo nagusia. Bizi berri bati ekin nahi zion, berriz jaio. Urte batzuk lehenago Kubatik bere bidaia berdina egin zuen lagun batek jaso zuen etxean, etxebizitza eta lana aurkitzen zituen bitartean. Logelan sartu bezain laster, txikia zenean amak oparitu zion egunkarian idazten hasi zen.


Inoiz ez zait barruan sentimendu izoztu hau nagusitu. Barrua hutsik sentitzen dut, bakarrik nago, ez daukat ezer, eta lortu nahi dudan hori oso urruti ikusten dut. Julia asko aldatu da, uste dut hona etortzeak ez diola batere onik egin. Etxea hiritik nahiko aparte dago, etorkinak dira nagusi. Espero dut Juliak lagunduko didala gizarteratzen. Gaur oso nekaturik nago, bidaiak energia guztia xurgatu dit. Iluntasunean murgildu nahi dut, beldur naiz…

1986ko urriaren 18a

Aspaldi ez dudala bakardadeak sortu didan korapiloa askatu. Jadanik lana aurkitu dut ... (jarraitu)


Thursday, March 5, 2009

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Hainbat eta hainbat urtetan zehar, emakumeek zenbait greba egin dituzte beraien eskubideak lortzearen alde:
Gehienok ezagutzen dugu martxoaren 8a 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkien suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.
1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.

emakumearen nazioarteko eguna

Eskualdeko herri askotan egingo dituzte ekintzak igandeko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Ekintzak, dena den, ostiralean hasiko dira leku gehienetan eta ez dira faltako, gainera, emakumeen afariak


Tolosa
Martxoak 5. 16:30ean Asvineneako antzerki taldearen antzerki emanaldia EPAren lokaletan (Igaralde kalea, 23). EPAk antolatuta.

Martxoak 6. 18:00etan hitzaldia Topagunean Josebe Iturrioz Tolosako Berdintasun Teknikariaren eskutik. Udalak antolatuta.


Martxoak 6. Villabonako hiru gazteek Afrikan zehar zortzi hilabeteetan egindako bidaiaren diapositiba emanaldia 22:30ean Oargin, Amafrika izenekoa. Bilgune Feministak antolatuta.

Martxoak 7. Kontzentrazioa San Frantzisko eliza aurrean 19:30ean. Ondoren, 21:00ak aldera, afaria Oargin. Izena emateko deitu 688 801 856 telefonora. Bilgune Feministak antolatuta.

Martxoak 8. XXY Lucia Punzoren laburmetraiaren emanaldia 18:00etan Topagunean. Udalak antolatuta.


Martxoak 10. ESCIVIko ikasleek egindako laburmetraien emanaldia 18:00etan EPAren lokaletan. EPAk antolatuta.

Martxoak 12. Emakume batzarra abortoaren inguruan hitz egiteko 19:30ean Kultur Etxean. Bilgune Feministak deituta.

Emakumeen eta gizonen rolak publizitatean

Kaixo lagunok!! Emakummen eguna dator eta egunkarietan eta beste hainbat komunikabideetaN gaiaren inguruko artikuluak agertzen hasi dira. Hementxe uzten zaituztegu informazio interesgarri batekin. Ikusteko klikatu hemen.

EMAKUMEEN JASATEN DITUZTEN TRATU TXARRAK

Martxoaren 8an Nazioarteko Emakumeen eguna dela eta, Gaur haiei eskeni nahi diegu gure bloga, beraiek jasaten dituzten tratu txarrei bukaera eman nahi diegu, horretarako denok hartu beharko genuke parte tratu txarrei amaiera emateko, hona hemen tratu txarrei buruzko bideo bat.

Thursday, February 26, 2009

2009KO IHAUTERIAK

Zer lagunok, ajerik bai? gogorra da gero ikastolara eta lanera bueltatzea halako festen ondoren. Txarangen hotsak eta zezenek emandako sustoak oraindik barneratuak ditugula lanari ekin behar...
Tira .. Hemen duzue aurtengo ihauterietan ikusitako zertzeladatxo bat. Ea bertan zuek ere azaltzen zareten... Animo, gutxiago falta baita 2010eko ihauterietarako!

2009ko iƱauteriak

kaixo irakurleok!
Ondo pasa al dituzue iƱauteriak?Hala espero dugu, eta hurrengo urtean berriz ere hementxe egongo gara!Hemen dituzue astelenitako zenbait bideo: