Thursday, December 18, 2008

KOLDO JAUREGIRI ENTREBISTA MERKATU TXIKIARI BURUZ

Gabonetako oporrak laister hartzen ditugu, baina hala ere, Laskorain ikastolako hainbat ikasle, irakasle eta guraso, lanean jarraituko dugu, urtero antolatzen dugun merkatu txikian. Merkatu txikiari buruz gehiago jakin ahal izateko, hona hemen Koldo Jauregiri, merkatu txikiko antolatzaile eta irakasleari, egindako entrebista:

§ Nork sortu zuten merkatu txikia? Noiz?
1995 eta 1996-eko ikasturtean sortu genuen merkatu txikia, etikako hainbat irakasleek. Batzuk aipatzearren, Lourdes, Antton…
Lehenengo merkatu txikia, gaur egun Lekukit jostailu denda dagoen tokian egiten genuen. Eta orain berriz kultur etxe azpiko lokalean.

§ Zein da aurtengo lema?Nork asmatzen ditu lemak?
Aurtengo lema “Eutsi elkartasunari” da. Hauek ikasleak asmatzen dituzte, bi urtez behin gutxi gora behera, irakasleen . Hona men aurreko urteetako beste lema batzuk:
- Hemen € bat han milioi bat
- Ze urrun dago Sahara.

§ Zer moduz doaz prestakuntzak?
Ondo, antolakuntza handia eskatzen du baina dena aurrera doa arazo larririk gabe.

§ Guraso eta ikasleen partez laguntza handia jaso duzue? Gehiago behar, edo espero zenuten?
120 ikasle inguru apuntatu dira hainbat ikasturteetakoak lan desberdinak egiteko, adibidez, gauzak toki batetik bestera eramaten, prezioa jartzen, txukuntzen, salmentan… Gainera, batxilerreko 2.mailako ekonomiako ikasleak, dendaz denda, joan dira merkatu txikiaren berri emanez, eta gauzak emateko prest dauden galdetuz. Guraso eta irakasleen aldetik berriz, oraindik zehaztu gabe dago kopurua, baina ziur gaude, ekintza guztietarako laguntza jasoko dugula.

§ Zein dira gehien saltzen diren gauzak? Zer preziotan saltzen dituzue?
Egia esanda, denetik saltzen dugu, puzzleak, jostailuak, liburuak, arropa, eta bestelako hainbat gauza, baina denak baldintza egokian. Eta prezioari dagokionez, dendariek saltzen duten prezioaren herenean edo laurdenean saltzen dugu.

§ Irabazitako dirua nora doa?
Aurten 2 tokitara bidaliko dugu dirua. Alde batetik urtero bezala, Saharara, eta bestetik Indiara

§ Noiz irekitzen da eta noiz ixten da merkatu txikia? (egunak eta ordutegia)
Abenduaren 26tik, urtarrilak 6 arte egongo da zabalik. Goizez, 11:00etatik, 13:00tetara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Urteberri egunean, goizez itxita egongo da.

1 comment:

Iñigo Azkue said...

ondo ai zeate!
geo ta itxura hobia hartzeiot, segi hola eta animo!
Iñigo Azkue Liceaga