Wednesday, May 27, 2009

HAURREN JAIALDIAK


Jada hemen ditugu, haurren ikastolako, kurtso bukaerako jaialdiak. Lehenengo mailatik hasi eta seigarren mailarainoko ikasle guztiak parte hartzen duten jaialdi honetan, antzerkiak, dantzak, txirularekin abestiak, etab. eskeiniko dizkigute. Hau guztia, Usabaleko Laskorain ikastolako areto nagusian izan izango da. Haurreko urteetan bezala guraso, ikasle eta irakasle, aiton - amonak... etorriko dira ikustera. Umeek denbora asko daramate prestatzen, jada, jaialdi hau oso ondo atera dadin. Horietako lehenengo mailakoekin hitz egin dugu asteko. Batzuekin hitz egitea lortu dugu eta gustura erantzun dituzte guk egindako galderak: oso urduri daudela adierazi dute eta oporrak iristeko gogoa ere badutela aipatu dute, urte honetan, kolore desberdinez mozorrotu behar dutela esan digute eta baita ere instrumentu desberdinak jo behar dituztela. Andereinoak ere oso urduri zeuden eta oso pozik umeekin ordurarte egindako lanagaitik.

No comments: