Wednesday, May 27, 2009

IBARRAKO GAZTE FESTAK


Festak gutuko dituzue? Ba iada gañean ditugu Ibarrako gaste festak! Hemen beian ikusiko duzue aurtengorako prestatu duten programazio bikaiña!

IBARRA. DV. Hemen dira berriz ere Ibarrako Gazte Festak, hainbeste urtetan zehar beti gazte mantendu diren festak. Aurtengoan ekainaren 15, 16 eta 17an ospatuko dira eta mundu guztia gonbidatuta dago. Besteak beste, kontzertu itzelak izango dira: Des-kontrol, Etsaiak, Eh Sukarra,... arituko dira gurean. Ekitaldi guztiak doan dira.

Ostiralean, arratsaldeko 19:30etan, txupinazoa jaiei hasiera emateko eta ondoren, triki-poteoa plazatik. 21:00etan, barrikotea gaztetxean. 23:00etan kontzertuak plazan: Etsaiak eta Des-kontrol. Larunbatean, 16:30etan, mus txapelketa Sendi Ekintzan. 17:00etan, 'Kixka' haurrentzako ikuskizuna San Bartolome Plazan. Ondoren, txokolatada eta tortillada Gazte Asanbladaren txoznan, Sendi Ekintzaren eskutik. 18:30etan, Alurr Dantza Eskolaren erakustaldia, plazan. 23:00etan, 'Drindots' taldearekin dantzaldia gauean eta atarrabiako 'Gas' taldea ibiliko da kalea animatzen.

Igandean, 8:00etatik 14:00etara, gaupaseroen poteoa. 14:30etan, gazte bazkaria izango da Xepla Elkartean. Txartelak, aurrez salgai Sendi Ekintzan eta Atarin. Ondoren, Hamaika Bertuteren eskutik bertso-poteoa Julen Zelaieta, Diego Riaño eta Alaia Martín-en eskutik. Iluntzeko 19:30etan, Loatzo Musika Eskolak emanaldi bat eskainiko du San Bartolome Plazan. 21:30etan, kontzertua gaztetxean EH Sukarra-rekin... ANIMA ZAITEZTE!

No comments: