Wednesday, January 31, 2018

Ander Labaien

13 minutuan agortu dira Zezen Plazako sarrerak




               

Inauterietako zezen-festetako sarreren %70 internet bidez saldu dute. 16:00etan jarri dituzte salgai, eta 16:13rako agortuak        zeuden Ostegun Gizeneko, Zaldunitako, Astelenitako eta                       Asteartitako sarrerak.          



              'Momentu honetan 0 sarrera geratzen dira'. Hori da inauterizale askok 16:13tik aurrera             inauterietako zezen-festetako sarrerak eskuratzean topatu duten mezua. Ez dago sarrerarik jada.                                
              Pertsona bakoitzak, aldiro, 10 sarrera erosi ahal izan ditu, gehienez ere. Ostegun Gizenekoak, Zaldunita egunekoak eta Astelenitakoak azkar batean agortu dira. Astelenitan, esaterako, ez zegoen harmailetarako sarrerarik eskuragarri, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita. Asteartitakoak izan dira azkenak saldu direnak.                                                                                                                                                                                                 
Dena den, sarrerak eskuratzeko bigarren aukera bat ere izango da. Leidorreko leihatilan jarriko dituzte salgai, otsailaren 5ean eta 6an, 16:00etatik 20:00etara. Sarreren beste %5 zezen plazako leihatilan izango da salgai, ikuskizun egunetan, egunero, 15:00etatik aurrera, agortu arte.
Prezioek ez dute aldaketarik izan aurten, iazko berberak mantendu dira. Leihatilan erosiz gero, 2 euroko salneurria izango dute tendidurako eta harmailarako; sarean berriz, 2,18 euroko salneurria izan dute.

1 comment:

Egoitz said...

Esan Beñatei metroid speedruneatzeko, grabatzeko, youtubea igotzeko eta partnerrakin nei joku batzuk erosteko :)