Wednesday, January 31, 2018

ENEKO VITORIA BENGOETXEA

Tolosa Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, 19.041 biztanle baitzituen 2016. urtean. Hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.
XX. mendearen bukaeraraino, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa, eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita.


Kultura arloan, Tolosako inauteriak Euskal Herria osoan dira ezagunak eta kanpoko jende asko erakartzen dute. Ospea duten beste jaialdiak Titirijai txotxongiloen jaialdia eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa dira. Gastronomian, ospetsuak dira Tolosako babarrunak.

https://ataria.eus/tolosa/

http://www.euskoguide.com/images/tolosa/church-stream.jpg


No comments: