Wednesday, February 7, 2018

Ander Labaien - Inauteriak

Tolosako inauteriak Tolosan (Gipuzkoa) ospatzen diren Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak dira. Euskal Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere.
Tolosako inauteriak 2018 egitaraua
Aurten inauteriak otsailak 8 an hasi eta 13 an bukatuko dira.Hau da aurtengo egitaraua:

OTSAILAK 3, LARUNBATA
10.30 Tolosako Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Plaza Zaharretik.
12:00 Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.
12.30 Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.
19:00 Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.
23:30 “Incansables” txaranga kalez kale.

OTSAILAK 4, IGANDEA
12.15 Iñauterietako kontzertua, Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.

OTSAILAK 8, "OSTEGUN GIZENA"
11.30 Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
11.45 Ostegun Gizen konpartsaren agerpena plaza zaharrean. Kabi-Alai elkarteak 2018ko “Inauterizale Kuttuna” izendatuko du. Ondoren, pregoia.
12.00 Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.
12.00 Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Aroztegieta kaletik.
14:00 Txosnagunean Zahagi ardoa. Zuk jana, txoznak edana.
16.30 Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek alaitua. Ondoren, kalejira.
19:00 Txosnagunean kontzertua.
19:30 Emakumeon plazatik “zezen suzkoa” irtengo da. Antolatzailea Ero Etxe Elkartea.
20.00 Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
22:00 Txosnagunean kontzertua.

OTSAILAK 9, "OSTIRAL MEHEA"
11:30 Ozenki Txistulari taldearen kalejira.
16.30 Zezen Plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
20:30 Ostiral Mehe eguneko danborrada.
22:00 Txosnagunean kontzertua.
22.30 Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan.
23:30 “Jainekin” txarangaren irteera.

OTSAILAK 10 “ZALDUNITA” BEZPERA
11:00 Tolosako Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Plaza Zaharretik.
11:00 Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.
11:00 eta 17:00, Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
11:30 Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.
17:00 Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.
19:00 Tolosako Danborradaren irteera Triangulotik.
22:00 Txosnagunean kontzertua.
23:30 “Iraunkorrak” eta “Oriako Txaranga” txarangak kalez kale.

OTSAILAK 11, “ZALDUNITA”
8.00 Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
8.45 Herriko txistulari bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.
10.00 Txarangen irteera.
11.00 Plaza Berrian sokamuturra Alcoyano txarangak alaituta.
11.00 Karroza eta konpartsen irteera.
15.45 Udal Txistulari Bandak “Idiarena” pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.
16.00 Kalejira Veleta-Aiz Orratz, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino.
16.30 Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
19:00 Txosnagunean kontzertua.
19.00 Dantzaldia Berdura Plazan Veleta-Aiz Orratz, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin.
22:00 Txosnagunean kontzertua.
23.30 “Kalean” eta “Oriako Txaranga” txarangak kalez kale.

OTSAILAK 12, “ASTELENITA”
9.00 Txarangen irteera.
11.00 Plaza Berrian sokamuturra Berazubi txarangak alaituta.
11.00 Karroza eta konpartsen irteera.
16.00 Kalejira Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16.30 Zezenak Zezen Plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
19.00 Dantzaldia Berdura Plazan, Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin.
19:00 Txosnagunean Kontzertua.
22:00 Txosnagunean kontzertua.
23.30 “Bonberenea” eta “Incansables” txarangak kalez kale.

OTSAILAK 13, “ASTEARTITA”
6.00 Udal Txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
8.00 Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.
11.00 Plaza Berrian sokamuturra Kabi Alai txarangak alaituta.
11.00 Karroza eta konpartsen irteera.
12:00 Plaza Berrian txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino
15.45 Herriko txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, “Idiarena” pieza joko du.
16.00 San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16.30 Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
19.00 Dantzaldia Berdura plazan San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin.
23.00 “Sardinaren agurra”. Kalejira Gure Txokoa elkartetik abiatuta.
23:30 “Incansables Zaharrak” txarangaren irteera.

OTSAILAK 18, “PIÑATA” IGANDEA
Poca-Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da.
16:30 Zezen plazan xexen festa Kalean txarangak alaituta. Ondoren kalejira.

ITURRIA

Tolosara etortzeko asmoa baduzue inauterietan, trenez edo autobusez etortzea komeni da, kotxeak aparkatzeko lekua ez dago eta.



No comments: