Wednesday, February 7, 2018

Joseba Expósito Viadas Iñauteriak

Tolosako inauteriak Tolosan ospatzen diren inauteri urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak. Euskal Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere.

Tolosako inauteriak, egunez egun:

  • Kaldereroak, inauterien aurrekari moduan ospatzen dira.

  • Asteazken gaueko txupinazoa, herritarrak Tolosako triangelu plazan asteazkeneko gaueko 12tan biltzen dira. Iñauterien hasiera baino lehenago ere elkartzen dira tolosarrak eta txaranga baten laguntzaz inauteriak bertan direla ospatzen dute.

  • Ostegun Gizena, egunik adierazgarrienetakoa da. Goizean,hamaiketako txiki bat egin ondoren, herritarrak udaletxera inguratzen dira eguerdiko txupinazoa ikustera, jai giroan. Arratsaldean, ohikoa izaten da zezenak ikustera joatea,zezenen lehen egunari hasiera emateko. Gau partean, tolosar gazte jendeak afariak eduki ohi ditu.

  • Ostiral Mehea, inauterietako egunik lasaiena da. Goizean txistulari taldeak ikus daiteke Tolosako kaleetatik igarotzen eta arratsaldean umetxoentzako zezen-txiki eta poniak ateratzen dituzte zezen plazan.

  • Zaldunita Bezpera, haur eta helduen danborrada alai eta zaratatsua egiten da. Goizean, buruhandi eta erraldoiak ateratzen dira Tolosako parte zaharretik. Ondoren, arratsaldean, gaztetxoak beren danborra hartu eta Tolosako kaleetara abiatzen dira. Larunbatean ez dira zezenak ateratzen (Inauterietako egun bakarra). Gauean, berriz, inauterietako danborrada nagusia ateratzen da: helduen danborrada. Kosakoek danborrada laguntzen dute.

  • Zaldunita da inauterietako beste egun garrantzitsua. Goizeko zortzietan diana jo eta jendea biltzen hasten da. Goizetik hasita, egun osoan hainbat txaranga ateratzen dira kalez kale Tolosako giroa alaitzera. Arratsaldean,jendea zezen plazara hurbiltzen da zezenen ikuskizunaz gozatzera. Egun osoan, herritarrek egindako karrozak ibiltzen dira Tolosako kale batzuetan zehar, desfilean; beste karroza batzuek, berriz, toki finkoa dute eta hor ematen dute eguna.

  • Astelehenita bereziki tolosarrak eta inguruko herrietakoak biltzen diren eguna da. Egun osoan tolosako eta inguruko herrietako aisialdi taldeak dantzan ateratzen dira , aietatik Ttenttek, Kirikiño, Atsedena, Txiribitu... Sokamuturra eta zezenak ateratzen dira.

  • Asteartita inauterien azken eguna da. Goizeko 6:00etan hasten da, alboradarekin. Bi ordu geroago, goizeko 8:00etan, pattar zezena ospatzen da. Bertara, gau horretan festaz gozaturiko gazteak eta baita edade guztietako jendea ateratzen da. Sokamuturraren ondoren, konpartsa eta karrozak ateratzen hasten dira. Karrozak goiz eta arratsalde osoan ibiltzen dira gora eta behera. Amaitzeko, 24:00etan, Sardinaren Hileta ospatzen da.


No comments: