Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen, eta baita ere Argitxoren urtebetetzea. Argitxo bere bi laguntzaileekin Uzturretik jeitsi zen Laskorain ikastolako haurrei bixita egitera. Haurrek pozez gainezka, ongietorri ederra egin zioten, eskutitzak jaso eta Argitxok, haur bakoitzari opari bana eman zion.
Wednesday, December 16, 2009
Euskararen eguna
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen, eta baita ere Argitxoren urtebetetzea. Argitxo bere bi laguntzaileekin Uzturretik jeitsi zen Laskorain ikastolako haurrei bixita egitera. Haurrek pozez gainezka, ongietorri ederra egin zioten, eskutitzak jaso eta Argitxok, haur bakoitzari opari bana eman zion.
Monday, December 14, 2009
Gabonak!

JAI ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Maialen Lujanbiok jantzi du txapela!!!
Maialen Lujanbio txapeldun handia!
Lujanbio, arte Ederretako lizentziadun hernaniarra dugu. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbide
an, hiri handi batera egin baitzuen jauzi. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten berarengan. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du azkenean, Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso du txapeldun berriak txapela, BECen jokatutako final gogoangarrian. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen izan dira nor baino nor, eta azkenean hernaniarrak eskuratu du orain dela zortzi urte ihes egin zion txapela. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da eta ekintza horrek, etorkizunean zer esan handia izango duela baieztatu dute, "bertsozaleen elkartea" eta "bertsolari txapelketa nagusia 2009" blogen arabera.

Thursday, December 3, 2009
EGUN ARRAKASTATSUA, EGUN HANDIA!!!
Kaixo lagunok! Gaur, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugula eta, festa giroa izan dugu Usabalen, zer ospatua badugu eta.
Goizean goiz hasi gara bigarren hezkuntzakoak.DBH 3ko KOMUNIKABIDEAK arloko ikasleek egin dugun irratsaioa entzun dugu lehenik eta behin. Bertan, denetarik izan dugu, lehiaketak, elkarrizketak, euskararen inguruko oroitzapenak ... mometu hunkigarriak bizitu izan ditugu zenbait irakasle beteranok beraientzako euskara zer den esplikatzen zuenean. Pertsonai ospetsu bat ere etorri zaigu bisitan, "Maixabel" Ingalaterrako erregina, eta euskaraz hitzegiten, aizue! Eta hori guztia musika lagun genuelarik, abesti zaharrak eta modernoagoak, eta duela urte bete hil zitzaigun Mikel Laboari omenalditxoa ere egin diogu.
Ikasleek osaturiko txarangaren laguntzaz kalejiran atera gara, ikastolako pasiloak alaituz, patioraino. DBHko eta BATXeko ikasleak eta irakasleak, guztiok batera, Mikel laboaren "Txoriak Txori" kantatu dugu. Ah! eta dibertsikoek txistorra bokadilo goxo goxoak prestatu dizkigute!

Wednesday, November 18, 2009
EUSKARAREN EGUNA
Gerturatzen ari da abenduak3. Eta zergatik aipatzen dugu egun hau? Ba, euskararen eguna delako.
Egun berezi hau toki ezberdin askotan ospatzen da, izan ere, egun honetan ospatzen dena oso garrantzitsua da euskaldun guztientzat: gure beharra duen hizkuntzaren eguna. Edozein hizkuntzak merezi du bere eguna izatea, zeren eta, gu gure hizkuntzarekin identifikatzen gara. Ikastoletan hainbat ekitaldi egiten dira egun honetan, gainera toki batzuetan (Nafarroan) jai izaten da egun seinalatu hau. Udalek egun onetarako egitarau interesgarriak jartzen dituzte, adibidez: bertso jaialdiak, musika emanaldiak...

Wednesday, November 11, 2009
Goazen Amasako jaietara!
HIRUILEKO BUKAERA
Hiruilekoa bukatzen hari da eta azterketak gainean ditugu. Ikasle guztiak oso estresatuak dabiltza azterketak direla eta: batzuk orduak eta baita egunak ere pasatzen ditugu hauek ikasten. Gainera errekuperazioak direla eta batzuei oraindik ere denbora gehiago eskatzen die honek, kurtso hasieratik hasita horain arteko apunteak artuta. Estresak ez gaitzala garaitu! Horaingo nekeak geroago eskertuko ditugu eta, gainera segituan amaituko dira. Animo, aurten guztiok pasako dugu kursoa eta! Bestalde gabonak bertan ditugu eta deskantsatzeko eta ondo pasatzeko aukera bikaina da.
Subscribe to:
Posts (Atom)