Apoteosikoa! Beste adjetiborik erabil al dezakegu ekainaren 10ean bizi genuena deskribatzeko? Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazigun ere, bertan bildu ginenok izan genuen zerekin eta norekin gozatua.
Jaia bizikleta ibilaldiarekin hasi genuen. Handi nahiz txiki, Tolosako kaleak zeharkatu genituen paseoan zebiltzenen harridurarako. Usabalera bueltatuta, hamaiketako goxoa, tortila pintxoa zai. Jarraian etorri ziren Lehen Hezkuntzako haurren jolasak eta Haur Hezkuntzakoen emanaldi bikaina. 2013an KILOMETROAK tolosan izango ditugula gogorarazi ziguten etxeko txikienek, 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek.
Abesbatzakoek eta gimnasia erritmikokoek ganbaran eskaini ziguten urtean zehar egindako lana eta ondoren bazkaltzera! Koldo J.ren gidaritzapean ikastolako gurasoak jo eta su aritu ziren 1.300 bazkaltiarrentzako bazkari goxoa prestatu nahian.
Bazkalostean, gurasoentzako jolasak, erromeria ... Bikaina benetan eguna eta giroa, bejondeizuela!
Tuesday, June 12, 2012
Friday, March 30, 2012
NAZIOARTEKO EMAKUME LANGILEAREN EGUNA
Urtero legez, aurtengoan ere, nazioarteko emakume langilearen eguna ospatu genuen Laskorain ikastolan, bigarren hezkuntzako kideok. Irakasle nahiz ikasle, emakume nahiz gizonezko, guztiok soinean zerbait morea genuela etorri ginen, jakin, babaitakizue kolore hau emakumeren ikur bilakatu dela.
Aurten, lehenengo aldiz, LASKOLILATOIA egin genuen,(benetan arrakastasua!) bigarren hezkuntzako emakume ia guztiak korrika, eta gizonezkoak guri animoak ematen ibilbidearen bi alboak beteaz.
Sari banaketa etorri zen ondoren. Alde batetik, eta zozketaz, Laskolilatoiko partehartzaileen artean ikastolako kirol "ekipazioa" zozketatu zen, eta beste alde batetik, DBH4ko ikasleek etikako saioetan generoari buruz egindako lanen posterrak saritu zituen epaimahaiak. Eta noski, txistorradak ez zuen hutsik egin!
Emakumeak eta gizonezkoak desberdinak gara, bai horixe, baina eskubide eta betebehar berdinak ditugu guztiok. Martxoaren 8an horixe aldarrikatu genuen, festa giroan, gure ohitura lez.
Saturday, March 24, 2012
IHAUTERIAK 2012
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurtxoek emanaldi bikaina eskaini ziguten ostegun gizen egunean. Aurtengo gaia etapa horietan lantzen den material didaktikoarekin bat zetorre : AROZ ARO LASKORAIN IKASTOLAN. Big Bang-etik hasi eta bidai espazialetaino, lehen gizakien garaia, Egipto, Grezia eta Erroma bisitatu ahal izan genituen ikastolako haurtxoen eskutik. Erdi aroko bufoiak, Espainiar konkistadoreak, Ameriketako indioak eta hippiak ere izan genituen bisitan. Zorionak guzti guztioi!
Monday, February 6, 2012
LODOSAKO IBAIALDE IKASTOLAREKIN ELKARTASUN EGUNA!!!!!
Urtarrilaren 12an Lodosako ikastolarekin elkartasun eguna ospatu genuen ikastolan. Sakramentinoetan, txaranga,txanponekin osatutako ibilbidea, txokolatea ... festa haundia izan genuen.
Usabalen berriz, LH3tik hasi eta Batx 2 arteko ikasle eta irakasle guztiak Sakramentinoetaraino hurbildu ginen. Handik, giza-kate batez, gure bi eraikuntzak lotu nahi genituen. Elkartasun sinbolotzat zapi gorri hartu eta ... baita lortu ere! Txistor jatea etorri zen ondotik. 700 bokadilo prestatuagatik, asko izan ginen batere gabe gelditu ginenak, ziztu bizian bukatu baitziren. Txaranga, bertsoak eta dantza izan genuen eguna ondo bukatzeko.
Aurretik, ausnarketa saioak izan zituzten Nafarroako zenbait ikastolen egoera zaila zela eta, Lodosako Ibaialde ikastolarena, bereziki.
Bildutako dirua beraiei helaraziko diegu, gure animoekin batera. Eutsi goiari!
Friday, January 13, 2012
EZIN GALDUZKO KONTZERTUA!!!
Urtarrilaren 27an, TOLOSAko LEIDOR aretoan ezin galduzko kontzertua izango dugu.
Ikastolako idazkaritzan izango dituzue sarrerak salgai.
Anima zaitezte, ahaztezina izango da!!
Ikastolako idazkaritzan izango dituzue sarrerak salgai.
Anima zaitezte, ahaztezina izango da!!
Wednesday, November 2, 2011
ETAk borroka armatua bukatu du

ETAk borroka armatua utzi du,urriaren 20an Berriari emandako adierazpenean azaltzen duen bezala. Bertan esaten du Donostiko Nazioarteko konferentziak, garrantzi politiko handia izan duela eta aro politiko berri bat zabaltzeko aukera historikoa dagoela. Beraz, borroka armatuak ez duela lekurik garai honetan adieraziz, armak utzi dituela esan du. Jakingo duzuenez ETAk Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi du. 1958 urtearen bukaeran sortua, munduko erakunde gehienek terroristatzat hartu dute, baina beraiek «nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaile»tzat dute bere burua.
Emen duzue hori adierazten duen bideoa.
Albiste hau entzutean atentzioa deitu digu eta jendeari galdetu nahi izan diogu beraien iritzia jakiteko. Kalean 20 pertsonari galdetzea lortu dugu eta hauexek izan dira erantzunak:
Zure ustez ETAk borroka armatua betirako utzi al du?
13 pertsonek baiezkoa erantzun digute.
6 pertsonek berriz ezetz.
4 pertsona dudatan geratu dira.
Beraz espero dugu borroka armatua betirako baztertzea baina, betirako utziko dutenik ezin dugu zantzuz jakin.
Tuesday, October 25, 2011
Berdintasunaren aldeko astea
Berdinbide elkarteak eta Tolosako Udaleko Berdintasun atalak bigarren urtez antolatu dute Berdintasunaren Aldeko Astea. Indarkeria matxistaren inguruan, bi ikuspegi jorratzen ari dira. Alde batetik, indarkeria jaso dutenen emakumeei talde atentzioa emateari buruzkoa. Bestetik, esku-hartze psikologikoa gizonezko erasotzaileekin. Horrez gain, Egipton emakumeek bizi duten egoera erakusten duen Kairoko emakumeak filma ikusi ahalko da. Berdintasunaren Astearen aurkezpenean, Edurne Mendia Kultura zinegotzia, Josebe Iturrioz Berdintasun teknikaria eta Jesus Maria Penilla Berdinbide elkarteko kidea izan ziren.Egitarauko ekitaldietako bat bi egunetan izango da. Taldeko atentzioa indarkeriatik bizirik iraun duten emakumeekin izena du tailerrak eta Las Dignas mugimenduko Dinora Aguiñadak dinamizatuko du. Gaur izan da lehen saioa, eta etzi, asteazkena, izango da bigarrena, udaletxean, 18:00etatik 21:00etara.
informazio gehiago klikatu hemen.
Ander Iriarte.
Subscribe to:
Posts (Atom)
