Aurtengo ikastolen jaialdia, kilometroak, Gipuzkoako Irura herrian ospatu zen Urriaren 5-ean. Festa giro euskalduna nagusitzen den jai honetan ezinbestekoa zen urteroko kilometroetako abestia. Aurtengo abestia Aitor Mendiluze bertsolariak letra eta Desordutan taldeak doinua jarriz egin zen.Irura herri berria da eta bere ikastolak 140 ikasle ditu. Gaur egun Ikastolako gelak hiru kokapen ezberdinetan banaturik daude. Lekurik ezak bultzatuta eraiki berri baten apustuari ekin diote. Irurako ikastolari diru laguntza emateko dendak eta tabernak ireki dira. Irurako Ikastola berria 2007ko maiatzean hasi zen eraikitzen eta sartu berri garen urte honetan amaituko dira obrak.


Dbh2 eta dbh3ko ikasleei galdekizun bat pasa eta gero, jakin dugu, ikasle guztietatik %90 Kilometroetara joan zela eta %10-a ez zela joan. Joan zirenetatik %92k ondo pasa zuen eta %8ak berriz, ez zen gustura egon. Ekintza ugari egon ziren baina gustukoena kontzertuak izan ziren. Ikasle batzuk, hurrengo Kilometroak antolatzeko hainbat ekintza berri proposatu dizkigute. Hauek dira horietako batzuk: joko gehiago jartzea, gazteentzako ekintza gehiago, ibilaldi motxagoa egitea, nekagarria iruditzen bai zaie, eta azkenik, kontzertu hobeagoak jartzea.