Monday, December 21, 2009
LH3koen ANZTERKIAK INGELESEZ!
Aurreko astean, LHko ikasleek ingelesezko antzerkiak eskaini zizkiguten ikastolako areto nagusian. Gurasoak hantxe ziren, beraien aktoretxoak txalotzen eta irribarrea ahoan zutela.
Hona hemen LH3Akoen egin zuten THE WOLF AND THE SEVEN LITTLE KIDS antzezlana.Well done kids!
Eguberri On!
Friday, December 18, 2009
BONBERENEA XIII.URTEHURRENA
Bonber

Abenduak 19an, Bonberenea Txaranga eta Tolosako Buruhandien eta Erraldoien konpartsak irteera eder bat egingo dute Tolosan zehar. Abenduak 23an, berriz, okupazio eguna, alegia, Bonberenean afaria izango da, baina aurretik Bonberenea Txarangak kalejira eder bat eskainiko digu Tolosako kaleak alaitzen. Egun hau ondo bukatzeko, gauerdian su artifizialak izango ditugu.
Animatu eta hurren arte!!!
Wednesday, December 16, 2009
Euskararen eguna
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen, eta baita ere Argitxoren urtebetetzea. Argitxo bere bi laguntzaileekin Uzturretik jeitsi zen Laskorain ikastolako haurrei bixita egitera. Haurrek pozez gainezka, ongietorri ederra egin zioten, eskutitzak jaso eta Argitxok, haur bakoitzari opari bana eman zion.
Monday, December 14, 2009
Gabonak!

JAI ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Maialen Lujanbiok jantzi du txapela!!!

Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du azkenean, Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso du txapeldun berriak txapela, BECen jokatutako final gogoangarrian. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen izan dira nor baino nor, eta azkenean hernaniarrak eskuratu du orain dela zortzi urte ihes egin zion txapela. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da eta ekintza horrek, etorkizunean zer esan handia izango duela baieztatu dute, "bertsozaleen elkartea" eta "bertsolari txapelketa nagusia 2009" blogen arabera.
Thursday, December 3, 2009
EGUN ARRAKASTATSUA, EGUN HANDIA!!!
Goizean goiz hasi gara bigarren hezkuntzakoak.DBH 3ko KOMUNIKABIDEAK arloko ikasleek egin dugun irratsaioa entzun dugu lehenik eta behin. Bertan, denetarik izan dugu, lehiaketak, elkarrizketak, euskararen inguruko oroitzapenak ... mometu hunkigarriak bizitu izan ditugu zenbait irakasle beteranok beraientzako euskara zer den esplikatzen zuenean. Pertsonai ospetsu bat ere etorri zaigu bisitan, "Maixabel" Ingalaterrako erregina, eta euskaraz hitzegiten, aizue! Eta hori guztia musika lagun genuelarik, abesti zaharrak eta modernoagoak, eta duela urte bete hil zitzaigun Mikel Laboari omenalditxoa ere egin diogu.
Ikasleek osaturiko txarangaren laguntzaz kalejiran atera gara, ikastolako pasiloak alaituz, patioraino. DBHko eta BATXeko ikasleak eta irakasleak, guztiok batera, Mikel laboaren "Txoriak Txori" kantatu dugu. Ah! eta dibertsikoek txistorra bokadilo goxo goxoak prestatu dizkigute!
Wednesday, November 18, 2009
EUSKARAREN EGUNA
Egun berezi hau toki ezberdin askotan ospatzen da, izan ere, egun honetan ospatzen dena oso garrantzitsua da euskaldun guztientzat: gure beharra duen hizkuntzaren eguna. Edozein hizkuntzak merezi du bere eguna izatea, zeren eta, gu gure hizkuntzarekin identifikatzen gara. Ikastoletan hainbat ekitaldi egiten dira egun honetan, gainera toki batzuetan (Nafarroan) jai izaten da egun seinalatu hau. Udalek egun onetarako egitarau interesgarriak jartzen dituzte, adibidez: bertso jaialdiak, musika emanaldiak...
Wednesday, November 11, 2009
Goazen Amasako jaietara!
HIRUILEKO BUKAERA
Monday, November 9, 2009
EMETERIOREKIN EUSKRAZ BIZIZ
“Euskaraz-bizi” proiektuari buruz jakin-mina sortu zitzaigula eta, Emeteriori, Laskorain Ikastolako zuzendari ohiari, elkarrizketa interesgarri bat egitea bururatu zitzaigun. Honek, proiektua nola hasi zen, zer nolako eragina izan zuen eta bitxikeria ugari aipatu dizkigu.
- Zergatik sortu zen euskaraz bizi proiektua?
Aspaldi, ikastolako patiora hurbildu ahala, gure ikasle guztiak etengabe erdaraz hitz egiten zutela konturatu ginen, eta gure hizkuntza euskara dela jakinda izugarrizko tristura sentitu genuen. Guzti honen eraginez, euskaraz bizi proiektua sortarazi genuen, ala, gure ikasleak beti euskaraz hitz egitera bultzatu eta izugarrizko eragina izan zuen pare bat urteren poderioz
- Zein izan da zure lorpen handiena?
Zalantzarik gabe, Laskorain Ikastolako ikasle guztiak ahalik eta gehien euskaraz hitz egitea izan zen nire lorpen handiena. Baina esan beharra dut, ez dudala nik bakarrik lortu, zenbait irakasle eta gurasoen ahalegina eta laguntzaren ondorioz, denak batera guztien amets hau betetzea lortu genuen.
- Hasi zinenetik orain arte aldaketarik sumatu al duzu?
Noski, aldaketa garrantzitsua sumatu dugu guztiok pasa diren urte hauetan. Oso kontentu nago ikastolan egon naizen bitartean lortutako lorpenekin.
- Ikastolan ez egotea, faltan botatzen al duzu?
Beno, orain oso gustura eta lasai bizi naiz. Gainera, orain ere ikastolako arduradunak oso ondo ari direla jakinda, ez dut nire beharra sentitzen. Arazoren bat suertatu ezkero, pozik joango nintzateke laguntza eskaintzera eta aldi berean, aspaldiko lagunak bisitatzera.
Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen
Friday, October 30, 2009
LASKORAIN IKASTOLAKO ADIMEN EMOZIONALEKO PROIEKTUA EUSKADI IRRATIAN
Wednesday, October 28, 2009
Mila Bergiristain eta Elena Orbegozori elkarrizketa.
1.- Non jaio zinen?
Mila: Alegin
Elena: Azpeitian.
2.- Zein kolore duzu gustokoen?
M: Urdina.
E: Denak, ez dut gustokorik.
3.- Liburu bat?
E: Los pilares de la tierra gustatu zitzaidan gehiena.
4.- Pelikula bat?
M: Ia ez naiz zinera joaten, ez dut gustokorik.
E: Noveccento.
5.- Idolo bat?
M: Ez dut idolorik.
E: Bruce Springsteen.
6.- Kanta bat?
M: Hegoak ebaki banikio.
E: Lau teilatu.
7.- Hobirik?
M: Mendira joatea eta koruan abestea.
E: Bizikletan ibili, irakurri, marrazketa...
8.- Futbol talde bat?
M: Intxurre, alegiko taldea.
E: Futbola gorrotatzen dut.
9.- Zein janari duzu gustokoen?
M: Arraia.
E: Patata totila.
10.- Mendia ala itsasoa?
M: Menditik itsasoa ikustea.
E: Biak.
Hizkutz aniztasuna ikastolan

Azkenaldi honetan, Laskorain ikastolan, kanpotar asko etorri dira eukara eta gauz berriak ikasteko asmoz. Honekin ikastolako hizkutzak zabaldu egin dira. Haur guzti hauek, etxean, beraien jatorrizko hizkuntzez hitz egiten dute.
Honako hizkuntzetako hiztunak ditugu, ikasleen jatorriaren
arabera:
- Gaztelera.
- Txinera.
- Arabiera.
- Hassaniera.
- Errumaniera.
- Ukraniera.
- ketxua.
Jarraian ikastolan erabiltzen diren hizkutzen taula.
Ama-hizkuntza/ Jatorrizko herrialdea/ Oraingo maila
1 Txinera - Txina - HH 3
2 Gaztelera,ketxua - Ekuador - HH 4
3 Ingelera - Nigeria - HH 5
4 Gaztelera - Ekuador - HH 5
5 Portuguesa - Mozambique - LH1
6 Portuguesa - Brasil - LH 2
7 Arabiera - Maroko - LH 3
8 Txinera - Txina - LH3
9 Gaztelera - Nikaragua - LH3
10 Gaztelera - Nikaragua - LH3
11 portugesa - Mozambique - LH 4
12 Hassaniera,arabiera - Sahara - LH6
13 Portuguesa - Mozambique - LH6
14 Arabiera - Maroko - DBH1
15 Errumaniera - Errumania - DBH1
16 Portugesa - Brasil - DBH 1
17 Gaztelera - Nikaragua - DBH 3
Monday, October 19, 2009

Nafarroa Oinez ospatu zen Etxarri Aranatzen, giro ederra eta jende asko hurbildu zen bertara egun on bat pasatzeko asmoarekin. Han izan ziren kontzertuek giroa animatu zuten: des-kontrol, vendetta, hesian,gabezin... Hurrengo urtean Atarrabiko Paz de Ziganda ikastolak antolatuko du Nafarroa Oinez 2010 eta denok animatzen zaituztegu bertara joatea! Ederki pasako duzue!
Haritz Zabala eta Libe Aldamiz-etxebarria
Wednesday, October 14, 2009
UDAZKENA!!

Eguna mozten doa eta gure zuhaitzetako hostoak orbelean murgiltzen dira.
Ba al zenekien udazkenak jende askori malenkonia sortzen diola?
Bitxia dirudien arren jende askorengan du eragina, batzuentzat tristezia eta beste batzuengan bakardadea. Baina badago positiboki pentsatzen duen jendea, ehiza, fruitu eta onddo bilketan entretenitzen denik.
Urtaro honetan haizearen eraginez negar malkoak irtetzen zaizkigu eta birusak ohikoak dira, gripea esaterako. Gaur egun asko entzuten den gaia dugu A gripea, hotzarekin errazago harrapa baitezakegu.
Baina hala ere goza ezazue Udazkenak esakintzen digun eguraldi eta paisaia zoragarri honetaz.
Lierni P. eta Maddi S.
ZATOZ NAFARROA OINEZ 2009RA!!
Anima zaitezte egun polit bat pasatzera!! bertan ekintza desberdin asko izango dira adin guztietakoentzat. Egin klik hemen eta informazio gehiago aurkituko duzue.
Wednesday, October 7, 2009
MIREN LOPEZ MENDIZABAL SOKA MOTZEAN

- Non jaio zinen?
- Buenos Airesen
- Zein kolore duzu gustokoen?
- Beltza
- Liburu bat?
- Los pilares de la tierra
- Pelikula bat?
- La luna
- Idolo bat?
- Ez dut idolorik
- Kanta bat?
- Ez dut kantarik.
- Hobirik?
- Mendian ibili eta hegaztiak ikusi
- Futbol talde bat?
- Erreala
- Zein janari duzu gustokoen?
- Entsalada
- Mendia ala itsasoa?
- Erdi eta erdi
Wednesday, September 30, 2009
KILOMETROAK 09

Unai L. eta Niko
Monday, September 28, 2009
GERRAKO EUSKAL UMEEI BURUZKO ERAKUSKETA
Ibarrako Kultur Etxean irailaren amaierarte ikusgai dagoen"Bizitza osoa umeak izaten" erakusketan,irudiak, gutunak, marrazkiak eta agiriak ikus daitezke, baita orduko haurrak izan zirenekin elkarrizketak gertutik ikusi eta entzun ere. Idiezkerra fundazioak omenaldia egin nahi die euren izenak eta bizipenak historian galdu ez daitezen eta euren oroimena Oroimen Kolektiboaren barruan egon dadin.
Erakusketa hunkigarria, gazte nahiz helduentzat, gerra garaian ume izan ziren gaur egungo aiton-amonentzat eta gerraren guraso nahiz seme izan beharko ez luketen gazteentzat, hain zuzen ere.
Wednesday, September 23, 2009
AUTORIK GABEKO EGUNA
Thursday, September 3, 2009
IKASTURTE BERRIA!

Hemen dugu jada 09-10 ikasturte berria, oporrak ongi aprobetxatu al dituzue? Denok moreno moreno eta aurpegi alaiekin ikastolako lehen egunera arte behintzat, ez da hala?. Ez larritu,aspaldian ikusi ez ditugun lagunak, irakasle jatorrak, gripea ... gauza asko ekarriko dizkigu ikasturte berriak. Animo eta ekin diezaiogun ikasturteari gogoz, ongi etorri!
Tuesday, June 30, 2009
BATXILERGOKO SARI BEREZIA CLARA URTEAGARENTZAT
Zorionak Clara!
Bukaera ezinhobea izan du BATX 2ko gure ikasle den Clara Urteagak. Batxilergoa matrikularekin bukatu ondoren, selektibitatea 9,18ko mediarekin gainditu du eta hori gutxi balitz batxilergoko sari berezia eskuratu du epaimahaiak azterketarik onenetarikoen artean hautatu baitu berea 150 ikasleren artean, elitekoak guztiak. Gehiago eska al liteke?
Esforzuak eta saiatzeak merezi duela ezin uka. Besteak beste, Europan zehar hilabeteko bidaia, hurrengo ikasturtean hilabeteko hizkuntz ikastaroa doan, AEBetan, Ingalaterran, Alemanian ... edo beste hainbat lekutan aukeratzeko eta baita karrerako lehen ikasturtea doan ere.
Arrazoi bat gehiago gure ikasleetaz harro egoteko.
ZORIONAK!!!
Sunday, June 28, 2009
DBH4koak CALA CANYELLESEN


Ziklo eta etapari agur esan diogu. DBH4ko ikasle gehienek gurekin jarraituko dute batxilergoan, baina badira gutxi batzuk beste ibilbide bati ekingo diotenak.
Beraz, guztiok batera, ikasbidaia egin dugu Gironako Cala Caneyllesera. Bertan, urpekaritza, ur eskia, lantxa azkarra, txurroa ... denetarik egiteko aukera izan dugu. Adrenalina pixka bat kanporatuz ederki pasatu dugu, Inaxio, Miren eta Helena L irakasleekin. Hona hemen zenbait argazki, horren adierazle:



IKASTOLAREN EGUN ARRAKASTASUA
Bai lagunok, ehundaka, zientoka izan ginen ikastolako egunean parte hartu genuen ikasle, guraso eta irakasleok. Eguraldia lagun, egun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen: bizikleta martxa, jaialdiak, haur parkea, eta bazkari ederra, Koldo Jauregi chef gidari genuela. Hurrengo urtekoa ere ez da gutxiago izango.
Thursday, June 4, 2009
TUENTI

Gaur egun jende asko da, tuenti-a erabiltzen duena. Baina ez dakizuenentzat, zer da tuentia?
Tuenti gazteentzat zuzendutako lagun-sare bat da. Bertan, erregistratzen bazara, zure tuenti orria eskura dezakezu. Behin hau lortuta, argazkiak igo ditzakezu, mugarik gabe; edo zure blogan testua idatzi; edo besteen tuenti-orrietan edota argazkietan komentarioak jarri...
Zure tuenti-aren pribazitate-maila aukera dezakezu: zure lagunek bakarrik ikusi ahala izatea, zure lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusti ahal izatea.
Hemen, nahi dituzun pertsonak oso errez aurki daitezke: izen-abizen bidez, duten lan edota doazen eskolaren izena bilatuz, bere bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.
Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-mail bitartez gonbidapen bat bidali behar dizu bertan sartu nahi eta zure tuenti-orria eduki nahi baduzu.
Informaturik zaude, oso erraza da tuenti-orria egitea, baina kontu handiz ibili zein pertsonekin hitz egiten duzun. Tuentiak, gauza askotarako balio du, adibidez:
lagun berriak egiteko, informatzeko, argazkiak ikusteko eta igotzeko, zure lagunekin hitz egiteko... baina beti pribazitate maila bat erabiliz.
HEGAZKIN ISTRIPUA OZEANO ATLANTIKOAN
Wednesday, June 3, 2009
Animo,denok ikastolaren festara!!! ekainaren 14a badator eta !!!


Aurten ere urteroko moduan burubelarri dabiltza
lanean irakasle eta gura guztiak, gero emaitza
on bat ateratzeko asmoz.
Bertan denetik egongo da.
Ementxe duzue egitaraua:
*10:30etan BIZIKLETA IBILALDIA Tolosan zehar
*11:00etan HAMAIKETAKOA eta JOLASAK
*12:00etam Haur Hezkuntzako ikasleen JAIALDIA
*12:30etan ABESBATZAren emanaldia
*13:00etan ANTZERKIA
*14:00etan Ikastolako gurasoek prestaturiko BAZKARIA
Menua: Paella, oilaskoa, postrea, kafea eta edariak barne
12€ helbudek eta 6€ haurrek. Txartelak idazkaritzetan daude salgai eta ekainaren 5erako erosi behar dira.
*15:30etan KAZKABARRA taldearekin jolasak
*16:00etan HIPO ta TOMAX pailazoen emanaldia
Bazkaldu ondoren UNSAIN ANAIAK taldearekin dantzaldia eta GURASOENTZAKO JOLASAK.
GIRO 09
Klasifikazio generala
Pos. | Ciclista | LUR | EKI | Denbora |
1 | Denis Menchov | RUS | RAB | 86:03:11 |
2 | Danilo Di Luca | ITA | LPR | 00:41 |
3 | Franco Pellizotti | ITA | LIQ | 01:59 |
4 | Carlos Sastre Candil | ESP | CTT | 03:46 |
5 | Ivan Basso | ITA | LIQ | 03:59 |
6 | Levi Leipheimer | USA | AST | 05:28 |
7 | Stefano Garzelli | ITA | AYS | 08:43 |
8 | Michael Rogers | AUT | THR | 10:01 |
9 | Tadej Valjavec | ESL | ALM | 11:13 |
10 | Marzio Bruseghin | ITA | LAM | 11:28 |
11 | David Arroyo Durán | ESP | CDE | 12:50 |
| Lance Armstrong | USA | AST | 15:59 |
Aurtengo 2009ko Giroa bukatu da eta emen goran dituze emaitzak.
Aurten Denis Menchov Errusiarrak irabazi du Rabbobank taldekoak
unai eta iñigo
Thursday, May 28, 2009
ZOILAREKIN BERRIKETAN
-Mendia edo hondartza?
-Janari gustukoena?
-Kolore gustukoena?
-Uda ala negua?
-Zein da zure zaletasuna?
-Non sortu zinen?
-Non bizi zara?
*Anoetan
-Zenbat anai-arreba zarete?
-Zer duzu gustokoago, gosaria, bazkaria, merienda edo afaria?
*Bazkaria
DBH3 ko IRTEERA

ASPERTUTA JENDEAK ZUERE KONTU BARRE EGITEAZ? BA GAUR EGIN EZAZU BARRE GEURE KONTU!!
Goza ezazu bizitza, eta ez egin barre besttekin, besteengaitek baizik.
Wednesday, May 27, 2009
Gaztehek gehien ibiltzen diren horriak
Metrofloga eremu pertsonal bat da eta zuk naiduzun imformazioa idaztea daukazu nahi duzunarekin.Nahi duzun bezala personalizatu dezakezu(descriocio pertsonala,link favoritoak eta zure metroflogeko-horriko colorea aldatu) Egunero argazki bat igo dezakezu(nahi dituzun datuak idatzi eta sure lagunek LIBRO DE VISITAS en sinatzeko eta zure argazki nagusia bihurtu(animali baten argazkia igotzen badezu sartu eta hori ikusiko dezu argazki nagusi bezela).
http://www.metroflog.com/
ZER DA LASTCHAOS????????
Last Chaos onlin-en ibiltzeko Rol-eko 3D(MMORPG) joku bat da. 300.000 pertsona baino gehiago daude alemanin eta zer esanik ez estatu batuetan . Ez daude Hileko Kuotak eta ez da obligatorioa ezer erostea . Ez baldin badaukazue jokua honako pauso hauek jarraitu behar dituzu:
http://www.megaupload.com/es/?d=RU77U1AD
PERIKO PEÑAGARIKANO SOKA MOTZEAN
-Mendia edo hondartza?
*Mendia
-Janari gustukoena?
*Arraia
-Kolore gustukoena?
*Urdina
-Uda ala negua?
*Negua
-Zein da zure zaletasuna?
*Mendiaz aparte eskiatzea
-Non sortu zinen?
*Albizturren
-Non bizi zara?
*Anoetan
-Zenbat anai-arreba zarete?
*Lehen bost ginen baina orain lau gara
-Zer duzu gustokoago, gosaria, bazkaria, merienda edo afaria?
*Afaria
HAURREN JAIALDIAK
IBARRAKO GAZTE FESTAK

IBARRA. DV. Hemen dira berriz ere Ibarrako Gazte Festak, hainbeste urtetan zehar beti gazte mantendu diren festak. Aurtengoan ekainaren 15, 16 eta 17an ospatuko dira eta mundu guztia gonbidatuta dago. Besteak beste, kontzertu itzelak izango dira: Des-kontrol, Etsaiak, Eh Sukarra,... arituko dira gurean. Ekitaldi guztiak doan dira.
Ostiralean, arratsaldeko 19:30etan, txupinazoa jaiei hasiera emateko eta ondoren, triki-poteoa plazatik. 21:00etan, barrikotea gaztetxean. 23:00etan kontzertuak plazan: Etsaiak eta Des-kontrol. Larunbatean, 16:30etan, mus txapelketa Sendi Ekintzan. 17:00etan, 'Kixka' haurrentzako ikuskizuna San Bartolome Plazan. Ondoren, txokolatada eta tortillada Gazte Asanbladaren txoznan, Sendi Ekintzaren eskutik. 18:30etan, Alurr Dantza Eskolaren erakustaldia, plazan. 23:00etan, 'Drindots' taldearekin dantzaldia gauean eta atarrabiako 'Gas' taldea ibiliko da kalea animatzen.
Igandean, 8:00etatik 14:00etara, gaupaseroen poteoa. 14:30etan, gazte bazkaria izango da Xepla Elkartean. Txartelak, aurrez salgai Sendi Ekintzan eta Atarin. Ondoren, Hamaika Bertuteren eskutik bertso-poteoa Julen Zelaieta, Diego Riaño eta Alaia Martín-en eskutik. Iluntzeko 19:30etan, Loatzo Musika Eskolak emanaldi bat eskainiko du San Bartolome Plazan. 21:30etan, kontzertua gaztetxean EH Sukarra-rekin... ANIMA ZAITEZTE!
Tolosaldea
Hona hemen Tolosa herriko argazki eder batzuk.Tolosa herri polit bat da, mendiz eta paisai ederrez inguraturik,herri erditik Oria ibaia pasatzen da arraiez apaindurik. leku eta txoko politak badaude;Izaskun mendia edo Uzturre,Usabalgo polideportibo berria,trianguloa, eskultura eder batekin,zezen plaza gizon baten eta zezen baten eskulturarekin eta parte zahar eder bat hainbat leku eta txoko ederrekin,gomendatzen dugu Izaskun mendira igotzea eta goratik Tolosako paisai ederra ikustera gonbidatzen zaituztegu,etor zaitezte denok Tolasara!!!!
Wednesday, May 20, 2009
Gabezin

GABEZIN
-Noiz sortu zenuten taldea? 2008-ko Urtarrilaren 12an
-Zenbat zarete taldean? Bost
-Taldeko bakoitzak ze istrumento mota jotzen du?Gitarra, baxua, bateria, akordeoia eta saxofoia
-Zenbat kontzertu jo dituzue?10
-Noiz joko duzue berriz tolosaldean kontzerturik? Deitzen digutenean
-Zergatik jarri diozue taldeari izen ori eta ez beste izenik? Taldeko bateriari Gabezin izena bururatu zitzaiolako, eta besteok ados geundelako.
-Zuen taldean neska baten bat ba al dago?egongo al da?Ez dago.Bina seguruenik egongo da
- Diskaren bat atea behar al duzue?noiz? Momentuz ez dugu aterako.
-Diska bat ateaz gero ze izen jarriko zeniokete?Gabezin
-Ensaiatzen al duzue? Bai
-Noiz? Latunbatetan
-Ze kanta motak jotzen dituzue?Berbenako kantak
-Taldekidek zer izen dituzte?zenbat urte? Ibai, 15 urte (bajoa)
Joseba,16urte(bateria)
Mikel,18urte(gitarra)
Andoni,15urte(saxofoia)
Beñat,18urte(akordeoia)
-Nongoa da taldea? Araitz eta Betelukoa
EMAKUMEEN HAURKAKO INDARKERIA

Euskal Herrian, 5 emakume hil dira urte honetan gizonezkoen indarkeriaren ondorioz, eta horregatik, gure gelakideei, galdekizun bat egitea aukeratu dugu. Horretarako, bi galdeketa desberdin egin ditugu; neskena eta mutilena. Laburbilduz, neskei, egoera hau oso larria iruditzen zaie, gehienek konpondu daitekeela esan dute eta beste batzuk ez dagoela irtenbide handirik. Ekintza hauek ez zaizkie beharrezkoak iruditzen, gauzak hitzez konpondu ahal ditzaketenean, baina ala eta guztiz ere salatu egingo lukete bortxatzailea. Neska gehienek, bortxaketa edo tratu txar hauen arrazoia gaizki ematea dela eta beraien ondoan honelako egoerarik eduki ez dutela diote.
Mutilek, berriz, emakumea indartzeko egoerara ez zirela iritsiko esan dute, hainbatek kasu hauek arriskutsuak eta itsusiak direla ere badiote. Denek, ekintza hauen arrazoiak, zeloak eta haserreak izan daitezkeela eta honelako ekintzak ez direla beharrezkoak erantzun dute. Hauek, neskek bezala, tratu txarrak, hitz eginez konpon daitezkeela diote eta honelako kasuren bat ikusi ez gero laguntzen saiatuko liratekeela esan digute.